2017rako Hator Hona ekimena ere abian da. Argentinako Necocheako euskal etxeak urtero antolatu ohi duen ekimena da, hango eta hemengo euskaldunon loturak eutsi asmoz. Bideoan, aurreko urteetan ekimen honetan parte hartu dutenen aurkezpena (iaz grabatua).
Necocheako euskal etxean ibli ohi diren gazteek sustatutako ekimena da Hator Hona, urtero Euskal Herritik gazteak bertaratzeko deia egiten dute harremana estutze aldera. Hiru asteko egonaldia da eta euskal gazteak bertara joanda euskara, gastronomia, kirolak, dantzak, musika eta euskal kulturari loturiko gainontzeko gaiak elkarbanatzea da helburua.
Baldintzak, honakoak; 18 eta 30 urte artean izatea eta honako gaietan ezagutzaren bat izatea: euskaraz jakin, euskal musika, dantzak, gastronomia, kirolak edo euskal kulturari loturiko gaiak. Bidaia norberak ordaindu behar du, gainontzekoa euren kontu.
Aurtegn uztailaren 14tik abuztuaren 4 artean izango da ekimena eta izena emateko epea irekirik dago apirilaren 30 arte. Izena emateko hatorhona@gmail.com helbidera idatzi ahal duzue. Webgunea: hatorhona.blogspot.com.ar, Facebooken ere topatu ahal dituzue.