Zortzigarrena Naiz

Euskal mitologia New Yorken ikusgai

Captura_de_pantalla_2018-01-31_a_las_12.39.42
Ama-Lurra (Teluria)

Bizkaiko Enkarterrietakoa da Patxi Xabier Lezama Perier eskultorea eta euskal mitologian aurkitzen du maiz sormenaren iturria. Oraingoan, Mari, Ama Lurra, Basajaun, Tartalo edota sorginak itsasoa zeharkatu eta Ameriketako bihotzera eraman ditu.

New Yorkeko ‘La Nacional’ aretoan izan du Patxi Xabier Lezama Perierrek bere obra aurkeztu aukera, eta noski, bertan izan da. ‘ The 7th Continent/ART’ arte aldizkariaren aurkezpenarekin eta ‘Ocean of Hearts’ erakusketarekin batera izan da egunotan euskal mitologia erakusketa hau.

Patxi Xabier Lezama Perier eskultorearen lanak hemen ikusi daitezke.