Irailaren 11k efemeride askorako ematen du. Horietako batzuk gogoratu ditu, adibidez, Martin Garitanok bere Info7 irratiko eguneroko komentarioan. Kataluniako Diada, New Yorkeko dorre bikien aurkako erasoa eta Allenderen aurkako Txileko kolpea zituen berak hizpide. Gehiago harritu gaitu Jamaica observer agerkarian 2008an Espainiako Konstituzio Auzitegiak Juan Jose Ibarretxek gidatutako kontsulta legearen aruka emandako ebazpena agertzea: «2008: Spain's highest court rejects plans for a referendum in the Basque region on self-determination», hitzez hitz.
Guztira 21 bat efemeride dakartza agerkari jamaikarrak. Horien artean beste bat euskal herritar askorentzat interesekoa. Gaurko egunez, 1297an William Wallace-eskoziar taldeak aurre egin baizion Ingalaterrako Ejerzito indartsuari, Stirling Bridge-ko batailan.