Zortzigarrena Naiz

Jai giroa nagusi Euskal Aste Nazionalean amaiera arte

(Argazki gehiago HEMEN]

Ekintza bete asteburu izan dute Argentinako La Platan Euskal Aste Nazionalaren azken egunetan. Kontzertuak, dantza ikustaldia, bazkari edo afari bueltan sortutako giro ederra. Ondo ospatuz amaitu da aurtengo Argentinako euskaldunen topaketa nagusia.


Dantza ikuskizuna

Berezia izan da, gainera, asteburu hau bertan ziren denentzat ere. Donostiako Zurriola hondartzan Gure Esku Dagok 10.000 laguneko mosaiko izugarria egin zuen eta Katalunian bi milioitik gora herritarrek bozka eman zuten independentziaren inguruan. Bi ekimen horiek kontuan hartuta elkartasun mezua igorri digute bertatik: