Munduko euskahaldunen lehiaketan garaile izan ziren eta Korrika bera ere giro onean ospatu dute. Euskahaldunen topaleku bikaina ari da bihurtzen Liverpool.
Hauxe postontzira igorri diguten mezua: «Aurreko larunbatean, martxoak 21, Liverpoolen Korrika19 ospatu genuen, munduko beste hainbat lekutan bezala. Orain hiru urte, Liverpool Unibertsitatean Euskara irakasten hasi ziren eta pixkanaka, aurrerapausoak ematen ari da gure hizkuntza Erresuma Batuan. Lehengo urtean, adibidez, Manuel Irujo katedra ireki zuten, Etxepare Euskal Institutuaren babespean; gauzak horrela, aurten, lehenengoz, irakasle bisitaria izan dugu, Xabier Irujo doktorea (University Reno). Aukera paregabea izan da Liverpool Unibertsitateko Euskal Ikasketei bultzadatxo bat eman eta hainbat hitzaldi eta mintegi antolatzeko. Esan daiteke Liverpool Unibertsitatea Europako Euskal Ikasketen zentrua bilakatzen ari dela»