\r\n

\u00a0

\r\n

Sagardo zaleak ugarituz doaz Ameriketako Estatu Batuetan eta baita sagardo ekoizleak ere. New Yorken bakarrik 24 sagardo ekoizle zeuden iaz, orain bi urte baino 16 gehiago. Hala jasotzen du bederen Grub Street-eko erreportajeak. Brooklyn Cider House baina bestelakoa da, izan ere, Peter eta Susan Yik ekoiztutako sagardoaren izena izateaz gainera, sagardotegia ere izateko bokazioz sortu zuten orain hiru urte.

\r\n

Brooklyn auzoko industrialdean kokatutako sagardotegiak joan den ostegunean ireki zituen ateak eta haren berri eman zuen Grub Street web orriak, hiriko gastronomiaren nobedadeak plazaratzen dituen gidak. Guk, aldiz, About Basque Country webgunean aurkitu dugu sagardotegi berezi honen historia.

\n"}
Zortzigarrena Naiz

Txotx!, New Yorken

Sagardotegia
sagardotegia

@winetastingcom-k Twitterren partekatutako irudia

Jatorri korearra duten Peter eta Susan Yi estatubatuarrek euskal sagardotegi bat zabaldu dute New Yorkeko Brooklyn auzoan.

Gurean hain ohikoa den sagardotegiko menu tradizionala dastatu daiteke Brooklyn Cider House izana daraman sagardotegian. Bakailao tortilla, txuleta, gazta edota intxaurrek osatzen dituzte plater nagusiak, eta noski, txotx egiteko aukera dago mahaien bueltan kokatutako kupeletan. Haatik, bestelako jaki eta edariak ere badituzte aukeran.

Gure arteko sagardotegietan bezala, egurrezko mahai luzeak dira nagusi eta Peter eta Susan Yik bertatik bertara ekoiztutako sagardoa da jaun eta jabe. Orain hiru urte euren lanbideak alboratu eta sagardoa ekoizteko lanetan murgildu ziren biak, hartara sagardotegiarekin euren ekoizpenari bide eman eta munduaren esku ipini nahi dute. 