![Zientzia Astearen aurreko edizioaren irudia. (EHU)](/media/asset_publics/resources/000/748/021/article_main_landscape/ZAstea.jpg)
Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) Zientzia Astearen 20. edizioa martxan jarri du, «zientziarekiko ilusioa pizteko» helburuarekin. Aurtengo edizioan, pandemia dela eta, sarean egingo dira antolatutako 60tik gora jardueretako gehienak.
Webgunean, aurtengo programari buruzko informazioa ez ezik, eduki osorako sarbidea izango da. Aldez aurreko erreserba eskatzen duten zuzeneko lantegi eta hitzaldietarako izen-ematea ireki da, eta izena ematerik behar ez duten gainontzeko jarduerak ikus-entzunezko formatuan egongo dira eskuragarri webgunean, ostiraletik, azaroaren 6tik.
EHUk jakinarazi duenez, 60 ekitaldi baino gehiago izango dira, gehienak online, Barakaldoko egoitzan egingo direnak izan ezik, horiek aurrez aurrekoak izango baitira.
Zehazki, 2020ko Zientzia Astean, 21 txoko bisitatu ahal izango dira, hainbat arlotan espezialistak diren zientzialariek grabatutako bideoen bidez, hala nola superbakterioak, hizkuntzaren zientzia, energia berriztagarriak, eboluzioa, tsunamiak, erizaintza eta zaintza, edo robotika.
Gainera, 24 lantegi antolatu eta horietako hamarretan izena aurretik eman beharko da, ikertzaileak zuzenean arituko direlako parte hartzaileekin, hau da, telematikoki, baina zuzenean eta modu interaktiboan. Besteak beste, Marte, itsasoaren zientziak edo irudi termografikoak izango dira lantegien ardatzetako batzuk.
Programa osatzeko sei hitzaldi izango dira, ostiraletik aurrera eskuragai webgunean, besteak beste, Ponpeiako freskoen misterioak deskubritzera gonbidatuko duen hitzaldia (zuzenean); hitzaldiaz arduratuko diren ikertzaileek entzuleek plataforma interaktiboaren bidez egingo dituzten galdera eta iruzkinei erantzungo diete.
Hiru lehiaketa ere egingo dira, hainbat gairi loturikoak: argazkigintza geologikoa, ‘haikrostiko’ matematikoak eta biziak salbatzen dituen esku garbiketari buruzko koreografiak.
Halaber, baldintza soziosanitarioek uzten badute, Zientzia Asteak aurrez aurreko formatua mantenduko du Barakaldon egingo diren jardueretan, asteazken honetatik igandera, azaroaren 4tik 8ra, Clara Campoamor Zentroan.
Miren Bego Urrutia Barandika EHUko Ikerketaren Gizarte Zabalkundeko zuzendariak azaldu duenez, «egoera hain arraroa» izan arren, Zientziaren Astearen edizio berri hau antolatu da «zientzia gizartera hurbiltzeko, batez ere haurrei eta nerabeei, baina baita publiko orokorrari ere», eta, hala, gizarteak biltzen dituen «beharrak asetzeko».
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)