Amagoia Bilbao

Babarrun zuriak itsas-zaporekin

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g babarrun zuri, 400 g itsas-zapo, arroz odoloste bat, 2 baratxuri ale, tipula bat, azenario bat, 100 g kuia, porru bat, olioa, gatza.

Zailtasuna                      1                    

1. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Itsas-zapoa garbitu eta dadotan moztu.
3. Biharamunean babarrunak, txikitutako barazkiak, gatza eta litro eta erdi ur eltze batean jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz. Egosten ari diren bitartean, urik behar badute, ur hotza bota.
4. Zartagin batean itsas-zapoa olio pixka batekin arin erregosi.
5. Babarrunei arraina gehitu eta 3 minutuz egosi, su eztitan. Behar adina gatz bota.
6. Zartagin batean xerratan moztutako odolostea olio pixka batekin erre.
Plateretan babarrunak jarri, eta gainean odolostea.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g babarrun zuri, 500 g itsas-zapo, tipulina bat, pipergorri eta berde laurdena, 100 ml tomate saltsa, olioa, gatza.

Zailtasuna              1                       


1. Babarrunak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi, baina urarekin soilik.
2.  Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi.
3. Dadotan moztutako arraina eta tomatea gehitu eta arin erregosi. Babarrunei gehitu eta 3 minutuz egosi, su eztitan. Gatza bota.