![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/755/310/article_main_landscape/grilled-salmon-picture-id640976130.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 izokin xerra, 400 g patata txiki, 200 g kuiatxo, olioa, gatza. Marinada: 2 laranja, limoi erdia, 2 koilarakada soja saltsa.
Zailtasuna 2
1. Ontzi batean marinadaren osagaiak jarri eta irabiatu.
2. Izokinari aurreko nahasketarekin nahastu. Hozkailuan sartu eta 40 minutuz beratzen utzi.
3. Patatak garbitu eta 15 minutuz egosi. Xerratan moztu.
4. Zartagin batean zerrendatan moztutako kuitxoa olio pixka batekin arin erregosi.
5. Patatak gehitu eta arin erregosi.
6. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta izokina bi aldeetatik erre.
Plateretan barazkiak jarri, eta ondoan izokina.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 izokin xerra, tipula bat, 2 laranja, granada erdia, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Laranjaren zukua eta tipula irabiagailuarekin nahasi eta izokinarekin nahastu. Hozkailuan sartu eta 40 minutuz beratzen utzi. Salda xukatu.
2. Zartagin batean aurreko salda jarri eta egosi, pixka bat loditu arte. Granada sartu.
3. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta izokina bi aldeetatik erre.
Plateretan izokina jarri eta gainetik saltsa bota. Dadotan moztutako eta egositako patatekin lagundu.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)