Osagaiak 4 lagunentzat
20 barrengorri handi, 20 galeper arrautza, gazta birrindua. Betegarria: 2 baratxuri ale, tipula erdia, porru erdia, piper erdia, 150 g urdaiazpiko ondu, olioa, gatza. Saltsa: 2 arrautza gorringo, 150 g gurin, gatza.
Zailtasuna 3
Barrengorriak ondo garbitu eta hankak kendu. Azpil batean jarri eta labe beroan sartu, 180ºC-an, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako porrua, piperra eta baratxuria gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako barrengorrien hankak barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Txikitutako urdaiazpikoa gehitu eta arin erregosi. Hozten utzi.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina berotu su eztitan, urtu eta garuza behean geratu arte.
2. Ontzi epel batean gorringoak irabiatu, igo arte.
3. Gurina apurka-apurka gehitu eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Barrengorriak urdaiazpikoren nahasketarekin bete eta erdian zulotxo bat egin.
2. Arrautzei azala kendu, errezago egiteko laban batekin erditik moztu eta zabaldu.
3. Zuloetan arrautza bana jarri eta barrengorriak saltsarekin estali. Gainetik gazta birrindua bota.
4. Labe beroan sartu, 190ºC-an, gorritu arte.