Amagoia Bilbao

Bakailaoz beteriko arrautza egosiak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
10 arrautza. Betegarria: tipula erdia, piper berde bat, baratxuri ale bat, 300 g bakailao izpitu, 150 g ganba, olioa, gatza. Bexamela: 25g gurin, 25g irin, 600ml esne, gatza, piperbeltz zuria, intxaur muskatua.

Zailtasuna                           3

Arrautzak 8 minutuz egosi. Zuritu eta luzeran moztu. Gorringoak atera.
Betegarria:
1. Bakailaoari gatza kentzeko ur hotzetan 24 orduz beratzen utzi. Tarte horretan ura bi aldiz aldatu behar dugu. Xukatu.
2. Eltze batean txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako baratxuria eta piperra gehitu eta erregosi, su eztitan.
4. Bakailaoari azala eta hezurrak kendu eta txikitu. Ganbak zuritu eta txikitu.
5. Barazkiak eginda daudenean, bakailaoa eta ganbak gehitu eta arin erregosi.
6. Sutatik kendu eta gorringoekin eta bexamel pixka batekin nahastu. Behar adina gatz bota.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
2. Esnea bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz, intxaur muskatu eta piperbeltz zuri bota. 2 minutuz egosi.
Bukatzeko:
1. Arrautzak aurreko nahasketarekin bete eta azpil batean jarri.
2. Saltsarekin estali.
3. Labe beroan sartu, ondo berotu arte.