Amagoia Bilbao

Babarrun gorri eta olo hanburgesak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g babarrun gorri, 70 g olo maluta, alga kombu zatitxo bat, tipula bat, azenario bat, 3 intxaur, koilarakada bat soja saltsa, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Babarrunak eta alga garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
2. Biharramunean babarrunak, gatza, alga eta litro eta erdi ur eltze batean jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz. Ondo xukatu eta irabiagailuarekin nahasi.
3. Tipula eta intxaurrak txikitu eta azenarioa birrindu.
4. Ontzi batean babarrunak, oloa, soja eta barazkiak jarri. Nahastu eta behar adina gatz bota.
5. 16 bola egin eta zapaldu, irin pixka batetik pasatu.
6. Plantxa bat berotu eta hanburgesak, bi aldeetatik, gorritu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g babarrun gorri, 70 g olo maluta, alga kombu zatitxo bat, 2 porru, 300 g kuia, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Babarrunak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Txikitutako porruak eta birrindutako kuia olio pixka batekin erregosi.
3. Ontzi batean babarrunak, oloa eta barazkiak jarri. Nahastu eta behar adina gatz bota.
4. 16 bola egin eta zapaldu.
5. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta hanburgesak, bi aldeetatik, gorritu.