Amagoia Bilbao

Kus-kus eta arrautza entsaladak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
150 g kus-kus, 3 arrautza, 150 g brokoli, 10 tomate cherry, koilarakada bat sesamo hazi. Saltsa: 9 koilarakada olio, 2 koilarakada limoi zuku, gatza, perrexila.

Zailtasuna                       2             

1. Garbitu kus-kusa urarekin. Eltze batean ur gatzarekin berotu. Irakiten hasten denean, kus-kusa bota eta 5 minutuz egosi, su eztitan. Freskatu eta xukatu.
2. Arrautzak 8 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta zatitu.
3. Brokolia garbitu, zatitu eta 5 minutuz egosi. Freskatu.
4. Tomatea garbitu eta erditik moztu.
5. Saltsaren osagaiak irabiatu.
6. Kus-kusa beste osagaiekin eta saltsarekin nahastu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
150 g kus-kus, 3 arrautza, sagar bat, tipulina erdia, 50 g mahaspasa, 9 intxaur. Saltsa: 9 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Garbitu kus-kusa urarekin. Eltze batean ur gatzarekin berotu. Irakiten hasten denean, kus-kusa bota eta 5 minutuz egosi, su eztitan. Freskatu eta xukatu.
2. Mahaspasak ur epeletan 30 minutuz beratzen utzi. Xukatu.
3. Arrautzak 8 minutuz egosi. Freskatu, zuritu eta zatitu.
4. Sagarrak garbitu eta txikitu
5. Intxaurrak zuritu eta zatitu.
6. Tipulina txikitu.
7. Saltsaren osagaiak irabiatu.
8. Kus-kusa beste osagaiekin eta saltsarekin nahastu.