Amagoia Bilbao

Labean erretako galeperrak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 galeper, tipula bat, 2 baratxuri ale, 400 g barrengorri, koñaka, olioa, perrexila, gatza.

Zailtasuna                        2              

1.  Galeperrak garbitu eta osorik utzi. Gatza bota.
2.  Zartagin bat olio zurrusta bate-kin berotu. Galeperrak bina bota eta frijitu. Egin su bizian barneal-dea mamitsu gera dadin. Atera.
3. Labean sartzeko azpil batean  galeperrak jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 25-30 minutuz.
4. Txikitutako tipula eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
5. Barrengorriak garbitu eta zerrendatan moztu. Tipularekin batera jarri, koñaka pixka bat bota  eta erregosi. Gatza eta txikitutako perrexila bota.
Plateretan barazkiak jarri eta gainean bina galeper.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 galeper, 2 tipula, 3 baratxuri ale, 500 g patata, 2 baratxuri ale, 50 ml ardo zuri, olioa, ezkaia, gatza.

Zailtasuna                            2

1. Galeperrak garbitu eta osorik utzi. Gatza bota eta olioz igurtzi
2. Labean sartzeko azpil batean  galeperrak, ardoz, ezkaia eta zapaldutako baratxuriak jarri. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 25-30 minutuz.
3. Patatak eta tipulak zuritu eta zerrendatan moztu.
4. Zartagin batean olio ugari berotu eta barazkiak frijitu. Xukatu.
Plateretan barazkiak jarri eta gainean bina galeper.