Inperialismoaren aurkako jarrera eta bestelako gizarte bat eratzeko aldarria batu dituzte Kaserna bizkaitarrek ‘Irailak 11’ kantuan. Abestia euren estudioko lehen lana izango den ‘Gelditu da denbora’ diskoaren aurrerapena da eta kantuaren bideoklipa ere aurkeztu dute. Diskoak martxoaren 17an ikusiko du argia, Taupaka Elkartearen bidez.
Kaserna 2020an Bizkaian osatutako taldea da, taldekideek aurretik osatzen zuten Mr Pongo proiektuarekin amaitu ondoren. Taldekideen hitzetan, formazio aldaketak eta estiloaren garapen nabarmenak bultzatu zituen berria osatzera, eta honen guztiaren emaitza dira Kaserna eta bere ‘Gelditu Da Denbora’ lana. Rock eta hip-hopaz bustitako lana da, reggae, funk edo elektronika tantatxoekin zipriztinduz.
Kostako Vibes eta Tiro Pun Ekoizpenak izan dira bideoaren ekoizleak, «Bermeon haien kaserna jenerala kokatuta daukaten musikagile eta bideo-egile trebe eta nekaezinak». Taupakatik ziurtatu dutenez, «ikus-entzunezko lan honetan ederto jakin dute barnebiltzen gaiak eta soinuak eskatzen zuten krudeltasuna eta baita taldekideok berezko duten umorea ere».
Bideoklipa Bilbon grabatu zuten urtarrilean, hainbat «lagun konplize»-rekin batera. Taupaka-ren hitzetan, «bideoklip hau Kaserna taldea eta haien ‘Gelditu da denbora’ lana ezagutzeko modu aparta da».
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Naizmarisamonte](/media/asset_publics/resources/001/139/602/article_thumb_horizontal/NAIZmarisamonte.jpg)
«Llevamos el ritmo en el cuerpo, la música es un lenguaje humano intuitivo»
![Oxigeno-oscuro2](/media/asset_publics/resources/001/139/909/article_thumb_horizontal/oxigeno-oscuro2.jpg)
Descubren ‘oxígeno oscuro’ en fondos marinos, replanteando el origen de la vida
![Naizjohn_mayall](/media/asset_publics/resources/001/140/019/article_thumb_horizontal/NAIZJohn_Mayall.jpg)