![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/799/890/article_main_landscape/lenteja.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g dilista, 100 g arroz, tipula bat, 2 baratxuri ale, azenario bat, 100 g kuia, 150 g kuiatxo, koilarakada bat piper gozo, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Dilistak garbitu. Eltze batean dilistak, txikitutako tipula eta baratxuriak eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 25 minutuz.
2. Zati txikitan moztutako azenarioa, kuia eta kuiatxoa olio zurrusta batekin arin erregosi. Azken momentuan piper gozoa gehitu eta eragin.
3. Dilisteei arroza eta barazkiak gehitu eta beste 20 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g dilista, 100 g arroz, 2 piper txorizero, porru erdia, 2 baratxuri ale, tipula erdia, 2 tomate, piper berde bat.
Zailtasuna 2
1. Piper txorizeroak garbitu eta ur epeletan beratzen utzi.
2. Dilistak garbitu. Eltze batean dilistak, piper txorizeroak, txikitutako porrua, baratxuriak eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 25 minutuz.
3. Eltze batean txikitutako tipula olio zurrusta batekin erregosi.
4. Tomateei azala eta haziak kendu. Tipulari txikitutako piperra eta tomatea gehitu eta erregosi.
5. Arroza gehitu eta eragin.
6. Irakiten ari diren dilistak gehitu eta beste 20 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)