Otsailaren 26tik 28ra Hernaniko kiroldegian izan zen NAIZ kontzertuen hirugarren zikloa. Hiru egunetan lau kontzertuz gozatzeko aukera izan zen bertan eta haietako azkena Zea Mays talde bilbotarrak eman zuen. Bertan ‘Atera’ diskoa aurkeztu zuten, 2019an kaleratu zuten lan luzea. Gaur 22:00etatik aurrera webgune honetan bertan berriz ere ikusteko aukera izango da.
Energiaz betetako kontzertua izan zen eta magia berezi hori berriz ere ikusteko aukera eman du NAIZek, oraingoan irekian. Orduan bertatik bertara jarraitu zuten batzuk eta pay per view bidez, ordainduta, ikusteko aukera izan zuten besteek. Oraingoan 24 orduz irekian ikusteko aukera luzatzen du NAIZek.
Datozen egunetan Des-Kontrol, Brigade Loco eta Skakeitan taldeen kontzertuak ikusteko aukera izango, ekainaren 15, 16 eta 17an, 22:00etan.