
Gaur -GAILU taldearen 'Azken Bidaia' abestia primizian entzuteko aukera izango dugu. -GAILUK ostiralean, ekainaren 18an, argitaratuko du 'Begiak, Egiak Ba Ote?' izeneko diskoa.
'Azken Bidaia' kantuaren letra Xabier Montoia idazle eta musikariaren 'Future - NoFuture' idatzian oinarrituta dago. Montoiak David Bowieri eskaini zion 1986. urteko azaroan, eta Mayor Tom-en azken bidaia kontatzen du.
-GAILU taldeko kideak Mikel Abrego, Okene Abrego eta Drake dira. 'Begiak, Egiak ba Ote?' BideHuts zigiluak argitaratuko du, hilaren 18an, eta hamabi abestiz osatua dago. Musikalki anitza da, eta gori rockeretatik elektronikoetara egiten du jauzi, eta topatuko dugu drum’n’bassa, jungle-a, hardcore basatia... Bateria, baxua, sanplerra eta ahotsaren bitartez. Martxel Arkarazok egin ditu soinu teknikari lanak Garate Estudioetan, Andoainen.

Un estudio genético prueba que María Branyas, de 117 años, «tenía una microbiota como una niña»

«Pequeña y con algo de caña, ron y música, ¿el peligro es que Cuba no se arrodilla?»

Mila esker ilunpetik argia sortzen duenari

Más de 40.000 resonancias magnéticas se acumulan en las listas de espera de Osakidetza
