![EHZ festibalean Ruper Ordorikak jo zuen kontzertuan jendea bilduta. (GOIZEDER TABERNA)](/media/asset_publics/resources/000/813/166/article_main_landscape/EHZ_jendea.jpg)
Balorazio oso positiboa egin dute Euskal Herria Zuzenean jaialdiko antolatzaileek, eta arrakasta zentzu ezberdinetan eman dela nabarmendu dute. Kopuruari dagokionez, 9.000 pertsona bildu dira Irisarrin asteburu honetan ospatu den 25. edizioan, aurrekoan baino gehiago. Kopuruaz gain, bertaratu zen jendearen jatorri geografikoari eta adinari dagokionez «nahasketa» handia izan delako ere kontent agertu dira.
«Jendeak oso positiboki erantzun du, jaialdira hurbildu den jendeaz gain 600 pertsona aritu dira EHZ funtzionatzen laguntzen», adierazi du Irati Fernandez jaialdiko antolatzaileak NAIZi egindako adierazpenetan. Festibalaren ezaugarri garrantzitsua, trukaketa eremua izatea da eta, zentzu horretan, Ipar eta Hego Euskal Herriko jendearekin, batera kanpokoak ere izan dira.
Igandean bereziki, famlliak ere bildu ziren, eta adin nahasketa «oso giro onean iragan da, eta oso polita» izan dela aipatu du. Laguntzaileen artean ere izan da adin guztietako jendea, 14 urteko gazteek jubilatuak diren pertsonekin egin dute bat lanean.
«Hego Euskal Herriko jende anitz etorri da laguntzera, jende berria bildu da, eta segitzeko gogoarekin gainera» azaldu du Fernandezek. Horien artean Bidasoaren hegoaldetik ere elkartu dira, esaterako Donostiako 30 “pirata”, eta Elizondotik 20 pertsona baino gehiago joan dira Irisarrira ostiraletik igandera laguntzera. Irisartarrak ere engaiatu dira montaketa lanetan eta pentzeak prestatzen.
Desmontaketa orandik ez da bukatu, eta larunbatera arte egiteko dagoen lanean laguntzera bertaratzeko deia zabaldu dute.
25. edizioa
«Horrelako jaialdi bat egiten jarraitzeko beharra badagoela ikusi da edizio honetan, eta duela 26 urte hasi bazen ere oraindik aktuala dela» nabarmendu du antolatzaileak.
Urteurren hau markatzeko, jaialdiaren sorrera garaian aritu zen jendeak ere parte hartu du. Larunbatean ekitaldi berezia egin zen, eta hastapeneko garaiko 10-15 pertsonek hitza hartu zuten, eta momentu hori emozio handiarekin bizi izan zen: «Desberdintasunak badira ere, gauza batzuetan aldatu bada ere, jaialdi bera dela erran zuten».
Urteurrena ez delarik ere, lehen urte horietako jendearen parte hartzeak jarraitzen du: «Harrera ona dugu beti, aholkuak emateko edo beste gauzendako, eta ez soilik 25. urteurrena zelako».
Covid-19a
Pandemiak sortzen zuen egoera zaila izanik ere, jaialdia inolako arazorik gabe iragan dela nabarmendu dute antolatzaileek. Ostiralean dena nola pasako zen eta «beldur pixkat» bazutela aitortu du Fernandezken, baina jendea beharrekoak ziren baldintzak betetzeko prest heldu zela ikusirik lasaitu zirela gaineratu du.
«Arazorik gabe pasa da, gainera egunero ematen genuen antigeno testa egiteko aukera, eta horretan bazen interesa feslatarien artean» baieztatu du.
![Captura_de_pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55](/media/asset_publics/resources/001/135/347/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2024-07-11_a_las_10.46.55.png)
Speed, el tiktoker con 28 millones de seguidores «corneado» por la Policía Foral en la Plaza
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)