Amagoia Bilbao

Txipiroi lasagna

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 lasagna xafla. Betegarria eta saltsa: 3 tipula, piper berde bat, 800 g txipiroi, baratxuri ale bat, tomate heldu bat, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                           3

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, lasagna xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainean atera.
Betegarria:
1. Txipiroiei buruak atera. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu.
2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu.
3.  Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Buruak barruan sartu.
4. Txikitutako tipula, piperra eta baratxuria olio pixka batekin 3 minutuz erregosi.
5. Txipiroiak eta zatitutako tomatea gehitu eta ardo zuri pixka bat  bota. Gatza bota, eltzea estali eta 40 minutuz egosi, su eztitan, txipiroiak bigundu arte.
6. Txipiroiak atera eta zatitu.
7. Saltsa irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota. Nahi izanez gero, saltsari tinta gehitu eta 2 minutuz egosi.
8. Txipiroiak saltsa pixka batekin nahastu.
Bukatzeko:
1. Azpil batean hurrenez hurren saltsa pixka bat, lasagna xafla, betegarria, lasagna xafla, betegarria eta lasagna xafla jarri.
2. Geratzen den saltsarekin estali eta labe beroan sartu, ondo berotu arte.