Amagoia Bilbao

Oilasko kaneloiak

(GETTY IMAGES)
(GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 kaneloi xafla, gazta birrindua. Betegarria: tipula bat, piper berde bat, 150 g kuiatxo, 500 g oilasko izter, 50 ml tomate saltsa, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Bexamela: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, arrautza gorringo bat, 50 g gazta birrindu, gatza.

Zailtasuna                    3

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Ura irakiteko moduan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu eta oihal baten gainean atera.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako piperra eta kuiatxoa gehitu eta erregosi.
3. Oilaskoa txikitu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi. Behar adina gatz bota.
4. Tomate saltsa gehitu eta nahastu.
Bexamela:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
3. Sutatik kendu eta gorringoa eta gazta gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.
Bukatzeko:
1. Labean sartzeko azpil bat saltsa pixka batekin estali.
2. Kaneloi xafla bakoitzaren gainean betegarria jarri eta bildu. Azpilean jarri.
3. Bexamelarekin estali eta labe beroan sartu, ondo berotu arte.