![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/825/556/article_main_landscape/kuiatxo-bete.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
3 kuiatxo, olioa. Betegarria: kilo bat itsas-zapo, 100 g otarrainxka, tipula bat, 2 baratxuri ale, azenario bat, porru erdia, 150 g kuiatxo, piper berde bat, olioa, gatza. Saltsa: tipula bat, azenario bat, 100 g kuiatxo, tomate bat, koñaka.
Zailtasuna 3
1. Kuiatxoak lau zatitan moztu. Koilara batekin barruko mamia atera bukaeraraino heldu gabe. Mamia txikitu.
2. Kuiatxoen azala olio pixka batekin igurtzi eta azpil batean jarri. Paperarekin estali eta labe beroan sartu, 180ºC-an, bigundu arte.
Betegarria:
1. Itsas-zapoari hezurrak kendu. Otarrainxkak zuritu eta buruak gorde. Biak txikitu.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako baratxuria, porrua, piperra, kuiatxoa eta azenarioa gehitu eta erregosi.
4. Otarrainxkak eta itsas-zapoagehitu eta arin erregosi.
Saltsa:
1. Eltze batean zerrendatan moztutako barazkiak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Barazkiak eginda daudenean, otarrainxken buruak gehitu eta arin erregosi.
3. Koñak pixka bat bota eta erre.
4. Bi baso salda bota eta 15 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
5. Irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
Bukatzeko:
1. Kuiatxoak betegarriarekin bete eta saltsarekin estali.
2. Labe beroan sartu, 190ºC-an, berotu eta gorritu arte.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)