
Andoaindik gora, baino oso gora jota dago Garate. Askok jakingo duzue non dagoen, inork zaratarik ateratzen ez duen mendi-txoko batean, eta zaratatsuenak gu gara oraintxe bertan. Ardi, ahuntz eta oilo artean animaliena Ander izan da bateriarekin, dinbi-danba amaitu ditu disko berriko hamaika kantuak. ‘Cash’ txakur zuriak zaintzen du gotorlekua, eta harrizko hormak dituen baserri honetan lau sokak astintzeko ordua iritsi zaio Joshkari.
Hiru baju ditugu eta hainbat proba egin ondoren... «Fender Precission wins!» Kakik ez dirudi soinu determinatu bat duenik buruan, baizik eta taldeak berak duen soinua grabatu nahi duela, taldeak dakartzan elementuekin honen soinua bilatzen duela. Anderren kasuan beste bateria bat jarri ez zion bezala, Joshkarekin bere zuzeneko ekipoa erabiliko duela dirudi, gora Leo Fender!
Disko honetan abestiak sortzerakoan, bi gitarra eta bajuaren lerroen artean armonia bilatu dugu batik bat; saiatu gara ahalik eta zati gehienetan Lide, Etxarri eta Joshkak berdina jo ez dezaten. Lortuko dugu? Kakik asmo handikotzat ikusten du erronka, baino gustatzen zaio, badakigu bere irribarrearengatik.
Uztaila da, txertaketa prozesuan harrapatu du Joshka Pfizerrek. Besoa eroriko ote zaion beldurra dugu, baino eskalatzailea da eta badirudi ondo helduko diola sorbaldak. Eta badoaz kantuak aurrera banan banan. Baju guztia, distortsioa eta seinale garbiaren artean mugitzen da. Tonu ilunak, argidun kantuen oinarrian.

Un estudio genético prueba que María Branyas, de 117 años, «tenía una microbiota como una niña»

«Pequeña y con algo de caña, ron y música, ¿el peligro es que Cuba no se arrodilla?»

Mila esker ilunpetik argia sortzen duenari

Más de 40.000 resonancias magnéticas se acumulan en las listas de espera de Osakidetza
