LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 izokin xerra, tipulina bat, granada bat, 2 baratxuri ale, 400 g brokoli, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zerrendatan moztutako tipulina olio pixka batekin erregosi su eztitan.
2. Granada erditik moztu eta koilaraka batekin azalari kolpeak eman, aleak askatu arte. Tipulina eginda dagoenean, granadaren erdia gehitu eta erregosi.
3. Brokolia garbitu eta 5 minutuz egosi. Xukatu.
4. Zartagin batean zerrendatan moztutako baratxuriak olio zurrusta batekin arin erregosi. Brokoliari gehitu.
5. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta izokina erre.
Plateretan izokina jarri, eta gainetik saltsa eta geratzen den granada. Brokoliarekin lagundu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 izokin xerra, granada bat, laranja bat, ardo zuria, salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Laranja eta granadara zukua atera.
2. Zartagin batean zukuak, baso bat salda eta ardo pixka bat egosi. 3. Irin pixka bat urtu, aurreko saltsari gehitu eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz bota.
4. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta izokina erre.
Plateretan izokina jarri eta gainetik saltsa bota. Brokoliarekin ere lagundu.