![(GETTY IMAGES)](/media/asset_publics/resources/000/839/199/article_main_landscape/tarta.jpg)
Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 180 g irin, baso erdi ur, 75 g gurin, gatza. Betegarria: 2 porru, 350 g tipula, 2 baratxuri ale, 350 g bakailao izpitu, 150 ml esne, 150 ml esne-gain, 3 arrautza, olioa, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, ura eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.
3. Tapatu eta hozkailuan ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi. Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete.
5. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 10 minutuz.
Betegarria:
1. Bakailaoari gatza kentzeko ur hotzetan 24 orduz beratzen utzi. Tarte horretan ura bi aldiz aldatu behar dugu. Xukatu.
2. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Txikitutako porruak eta baratxuriak gehitu eta erregosi.
4. Bakailaoa gehitu eta arin erregosi.
5. Ontzi batean esnea, esne-gaina eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Bakailaoaren nahasketa gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
6. Labe beroan sartu, 190ºC-an, 35-40 minutuz.
Atera eta sei zatitan moztu.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)