Osagaiak 4 lagunentzat
12 kaneloi xafla. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, piper berde bat, 4 koilarakada tomate saltsa, 600 g itsas-zapo, 200 g otarrainxka, olioa, gatza. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 600 ml esne, gatza, piperbeltz zuria.
Zailtasuna 3
1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako piperra gehitu eta erregosi, su eztitan.
3. Arraina garbitu eta txikitu. Otarrainxkak zuritu, barruan daukaten hari beltza kendu eta txikitu.
4. Barazkiak eginda daudenean, arraina eta otarrainxkak gehitu eta arin erregosi. Gatza bota.
5. Saltsarekin nahastu eta hozten utzi.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina urtu eta otarrainxken buruak arin erregosi. Buruak zapaldu eta atera.
2. Irina gehitu eta eragin. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
Bukatzeko:
1. Kaneloiak betegarriarekin bete.
2. Labeko azpil batean kaneloiak jarri eta saltsarekin estali.
3. Labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo berotu arte.