Naiz Irratia

Lekuko aldaketa azaroko ’Beste Bat’ saioetan

Urriko laukoteari lekukoa hartu eta azaroan Jon Basaguren, Olaia Inziarte, Mikel Moreno eta Ianire Aranzabe arituko dira Naiz Irratiko ’Beste Bat’ saioak egiten.

Beste Bat | Mikel Moreno, Olaia Inziarte, Ianire Aranzabe, Jon Basaguren
Beste Bat | Mikel Moreno, Olaia Inziarte, Ianire Aranzabe, Jon Basaguren

Azaroan beste lau musikari arituko dira Naiz Irratiko 'Beste Bat' saioak egiten. Astelehenetik - ostegunera, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara, euskal eszenako musikariek aukeratuko dituzte irratian entzungo diren kantuak. Jon Basaguren, Olaia Inziarte, Mikel Moreno eta Ianire Aranzabek osatzen dute azaroko laukotea.

Eszenetakietan zein irratian eskarmentu handia duen Jon Basagurenek aurkeztuko ditu Naiz Irratiko 'Beste Bat' saioak astelehenetan. Izaki Gardenak taldeko gitarra eta ahotsa da Basaguren eta berriki proiektu berria jarri du martxan Libe Garcia de Kortazarrekin batera: 'Pasadena'. Goibela arnasten kantua izan zen aurreratutako lehendabizikoa.

 

Olaia Inziarte nafarrak egingo ditu saioak astearteetan. Oronoztarra beti egon izan da musikari erabat lotuta. Egun, Pleura taldeko abeslaria da, bakarka aritzen da maiz ere eta Iker Lauroba eta Cicha Sobresalto taldeekin aritzen da piano jole gisa.


Asteazken bazkalosteak Mikel Morenorenak izango dira. Kauta taldearekin hainbat urtez aritu ostean orain bakarkako ibilbideari ekain dio.   ’Esnatu baino lehen’ du izena bere lehendabiziko lanak, 8 kantuz osatutako diskoa.



'Esan Ezin' proiektuaren atzean dago Ianire Aranzabek, eta berak egingo du asteko azken saioa, ostegunetan. 2019ko udan eman zituen bere lehen pausoak musika munduan Oriol Flores (Bartzelona, 1979) musikariarekin batera, freskotasuna eta esperientzia uztartuz. 2020ko apirilean ikusi zuten argia lehenengo bi abestiek, eta 2021eko maiatzean lehen EPa argitaratu zuen taldeak: 'Aireratzen'.