Amagoia Bilbao

Arraia gisatuta patatekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g arraia, tipula erdia, 2 tomate heldu, 200 g patata, 250 g muskuilu, koilarakadatxo bat piper gozo, olioa, gatza.

Zailtasuna                                   2

1. Arraia zatitu eta gatzatu. Zartagin batean olioa berotu eta arraina pixka bat frijitu.
2. Eltze batean txikitutako tipula  arrainaren olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Tomateak zuritu, haziak kendu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta erregosi.
4. Patatak zuritu eta kraskatu. Barazkiei gehitu eta arin erregosi.
5. Urarekin busti eta 13 minutuz egosi. Arraia eta piper gozoa sartu eta beste 5 minutuz egosi.
6. Muskuiluak garbitu eta bertan sartu. Egosi, ireki arte.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g arraia, 2 baratxuri ale, 200 g patata, 150 g txirla, 50 g ilar, olioa, perrexila.

Zailtasuna                                  2

1. Eltze batean txikitutako baratxuriak olio zurusta batekin erregosi, su eztitan.
2. Baratxuria igotzen hasten denean, kraskatutako patatak gehitu eta arin erregosi.
3. Urarekin estali eta 13 minutuz egosi.
4. Arraina zatitu eta gatzatu. Patatekin batera jarri eta 5 minutuz egosi.
5. Txirlak garbitu, patatei gehitu eta egosi, txirlak ireki arte. Txikitutako perrexila eta ilarrak gehitu eta behar adina gatz bota.