LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 izokin xerra. Saltsa: baratxuri ale bat, 200 g pikillo piper, 125 ml esne-gain, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
Izokin xerrak 3 tiratan moztu. Plantxa bat olio pixka batekin berotu. Izokina bi aldeetatik erre.
Saltsa:
1. Elte batean zerrendatan moztutako baratxuria olio pixka batekin erregosi, su oso eztitan.
2. Tiratan moztutako piperrak gehitu eta erregosi.
3. Esne-gaina gehitu eta 3 minutuz egosi. Irabiagailuarekin nahasi eta behar adina gatz bota.
Plateretan izokina jarri, eta gainetik saltsa bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g-ko 4 izokin xerra, 2 patata, 2 baratxuri ale, 200 g pikillo piper, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Patatak zuritu eta dadotan moztu. Urarekin 10 minutuz egosi eta xukatu.
2. Zartagin batean olio pixka bat berotu eta patatak arin erregosi. Txikitutako perrexila eta gatza bota.
3. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
4. Tiratan moztutako piperrak gehitu eta erregosi.
5. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta izokina bi aldeetatik erre.
Plateretan patatak eta piperrak jarri, eta gainean izokina.