Amagoia Bilbao

Txibi almandrongilak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES

Osagaiak 4 lagunentzat
800 g txibi, 2 baratxuri ale, arrautza bat, 2 ogi xerra, perrexila, olioa, gatza, irina. Saltsa: tipula bat, azenario bat, porru erdia, baratxuri ale bat, tintak, ardo zuria, olioa, gatza.

Zailtasuna                                3

Almandrongilak:
1. Txibiari buruak kendu. Begiak, ahoa eta tripakiak kendu ere. Buruak ondo txikitu eta tinta gorde.
2. Gorputzei azala eta barruan duten luma kendu.
3.  Gorputzei buelta eman eta ondo garbitu. Zati txikitan moztu.
4. Txibia 20 minutuz egosi eta xukatu. Salda gorde.
5. Baratxuriak, ogia, arrautza eta perrexila nahasi. Txibiarekin nahastu eta behar adina gatz bota.
6. 20 bolak egin eta irinatik  pasatu.
7. Zartagin batean olio ugari berotu eta bolak frijitu, gorritu arte. Paper baten gainera atera.
Saltsa:
1. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako porrua eta azenarioa gehitu eta erregosi.
3. Zurrusta bat ardo zuri bota eta minutu batez egosi.
4. Tinta batzuk ur pixka batekin jarri eta nahastu.
5. Barazkiei salda eta tintak bota eta 20 minutuz egosi.
6. Almandrongilak saltan sartu eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
Arrozarekin lagundu:
1. Arroza egosi eta xukatu.
2. Erregositako tipularekin arin erregosi.