![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/855/311/article_main_landscape/alubia.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g babarrun zuri, 250 g bakailao izpitu, 200 g ziazerba, tipula bat, 2 baratxuri ale, 150 g tomate, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Bakailaoari gatza kentzeko ur hotzetan 24 orduz beratzen utzi. Tarte horretan ura bi aldiz aldatu behar dugu. Atera eta lehortu.
2. Babarrunak garbitu. Bezperan ur hotzetan beratzen jarri.
3. Biharramunean eltze batean babarrunak, tomatea eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, bi orduz.
4. Txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi.
5. Txikitutako ziazerbak eta bakailaoa gehitu eta erregosi.
6. Babarrunei gehitu eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g babarrun zuri, 50 g arroz, 200 g bakailao izpitu, 100 g tipula, 250 g piper gorri, koilarakadatxo bat piper gozo, olioa.
Zailtasuna 2
1. Babarrunak eta bakailaoa aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Babarrunak, gatza eta litro eta erdi ur jarri. Tapatu eta egosi, su eztitan, 90 minutuz. Arroza gehitu, eragin eta beste 15 minutuz egosi.
3. Txikitutako barazkiak olio pixka batekin erregosi.
4. Barazkiak sutatik kendu, piper gozoa gehitu eta nahastu.
5. Babarrunei barazkiak eta bakailaoa gehitu eta 5 minutuz egosi. Behar adina gatz bota.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)