LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 xerra indioilar bularki, tipulina laurdena, 2 baratxuri ale, 200 g ziazerba, 2 koilarakada gazta fresko, olioa, gatza. Saltsa: 150 g leka, tipula erdia, 2 baratxuri ale, 100 g ziazerba, 100 ml olo edari, 100 ml salda, gatza.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Txikitutako ziazerbak gehitu eta arin erregosi. Gaztarekin nahastu eta behar adina gatz bota.
3. Indioilar xerra bakoitzaren gainean nahasketa jarri.
4. Bildu, gatza bota eta txotxekin lotu. Zartagin batean olio pixka batekin gorritu.
5. Saltsaren osagaiak irabiagailuarekin nahasi eta 5 minutuz egosi.
6. Bularkiak sartu eta 15 minutuz egosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
8 xerra oilasko bularki, tipula laurdena, 150 g azenario, baratxuri ale bat, 150 g brokoli, 150 g barrengorri, olioa, gatza. Saltsa: 200 g ziazerba, 200 ml esne-gain.
Zailtasuna 2
1. Txikitutako tipula eta baratxuria olio pixka batekin erregosi.
2. Tiratan moztutako beste barazkiak gehitu eta erregosi.
3. Xerra bakoitzaren gainean nahasketa jarri. Bildu, gatza bota eta txotxekin lotu. Zartagin batean olio pixka batekin erre.
4. Esne-gaina eta txikitutako ziazerbak egosi. Gatza bota.
Bularkien gainetik bota.