Amagoia Bilbao

Arin erregositako kinoa orburuekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g kinoa, tipula bat, 8 orburu, 2 baratxuri ale bat, perrexila, olioa, gatza.

Zailtasuna                       2               

1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri.
2. Beste eltze batean kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu.
3. Orburuei kanpoko hosto gogorrak kendu. Zainari azala zuritu. Barruan dituzten ileak koilarakadatxo batekin atera. Zerrendatan moztu.
4. Eltze batean txikitutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi, su eztitan.
5. Orburuak gehitu eta arin erregosi.
6. Azken momentuan kinoa eta txikitutako perrexila gehitu eta arin erregosi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
250 g kinoa, 8 orburu, tipulina bat, 200 g kardu egosi, 50 g mahaspasa, olioa, gatza, irina, arrautza.

Zailtasuna                      2

1. Kinoa egosi eta orburuak garbitu eta egosi.
2. Zatitutako orburua eta karduak irineztatu eta irabiatutako arrautzatik pasatu. Zartagin batean olio berotan frijitu.
3. Txikitutako tipulina olioarekin erregosi. Kinoa eta mahaspasak gehitu eta arin erregosi.
Plateretan kinoa jarri eta gainean frijitutako barazkiak.