Amagoia Bilbao

Ziazerba eta gazta urdin tarta

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 6 lagunentzat
Orea: 250 g irin, 200 g gurin, arrautza bat, gatza. Betegarria: tipula erdia, azenario bat, 100 g kuia, 350 g ziazerba, 2 arrautza, 200 ml esne, 100 ml esne-gain, 100 g gazta urdin, olioa, gatza, piperbeltz zuria.

Zailtasuna                            3

Orea:
1. Irina mahai gainean jarri eta erdian zulo bat egin, sumendi baten antzekoa.
2. Erdian gatz pixka bat, arrautza,  eta bigundutako gurina jarri. Nahasi irina beste gai guztiak irensteko moduan, guztiak bereganatu arte. Orea eskuetan eransten baldin bada, irin gehiago gehitu eta berriz nahasi.
3. Tapatu eta hozkailau ordu betez beratzen utzi.
4. Tarta molde bat gurinez igurtzi.  Arrabola batekin orea zabaldu eta moldea bete. Labe beroan sartu, 180ºC-an, 13 minutuz.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Birrindutako azenarioa eta kuia gehitu eta erregosi.
3. Ziazerbak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi.
4. Esne-gaina, esnea, gazta eta arrautzak irabiagailuarekin nahasi. Barazkiak gehitu eta nahastu. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.
5. Moldean aurreko nahasketa jarri eta labe beroan sartu, 180ºC-an, 20 minutuz.
6. Moldetik atera eta sei zatitan moztu.
Epela jan.