Amagoia Bilbao

Kuiatxo milorriak arrozarekin eta gularekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
2 kuiatxo. Betegarria: tipulina bat, baratxuri ale bat, 200 g arroz, 200 g ganba, 200 g gula, 800 ml salda, olioa, gatza. Saltsa: tipulina laurdena, 2 baratxuri ale, koilarakada bat irin, 600 ml salda, perrexila, olioa, gatza.
Zailtasuna                               3

Kuiatxoak prestatzeko:
1. Kuiatxoak garbitu eta mutxikina kendu. Erditik zatitu eta luzeran xerra finetan moztu.
2. Zartagin batean xerrak olio pixka batekin erre. Paper baten gainera atera.
Betegarria:
1. Txikitutako tipulina olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Arroza gehitu eta eragin .
3. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta eragin. Estali eta 10 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
4. 10 minutuz egosi eta gero, sua txikitu. Zuritutako ganbak sartu eta beste 8 minutuz egosi.
5. Gulak baratxuri eta olio pixka batekin arin erregosi.
Saltsa:
1. Eltze batean txikitutako tipulina eta baratxuriak olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Tipulina eginda dagoenean, irina bota eta eragin.
3. Salda eta txikitutako perrexila gehitu, etengabe irabiatu eta 2 minutuz egosi.
Bukatzeko:
1. Labean sartzeko azpil batean hurrenez hurren kuiatxo xerrak, arroza, gulak, kuiatxoa, arroza, gulak eta kuiatxoa jarri.
2. Saltsarekin estali eta labe beroan sartu, ondo berotu arte.