Kanta berria aurkeztu du Brigade Loco taldea gipuzkoarrak, ‘Beldurra’ deiturikoa. Bi disko kalean dituen talde honek, lan berri hau kaleratu du aurreko bost urtetako bideari eutsiz. Abestia, aurreko lana guztiak bezala, Julen Urzaizekin grabatu eta masterizatu dute Sounds of Sirens estudioan. Bideoklipa Izaro Gallastegi gazte nafarraren eskutik etorri den arren, proiektu honetan, Santi, Herran, Uxu, Ander, Xabi, Asier, Bergarako Gaztetxeak eta Arrano Tabernak parte hartu dute modu batera edo bestera.
Abesti honetan, urduritasuna, hotzikarak, ezinegona, amets gaiztoak, bakardadea eta antsietatea bezalako sentimenduen inguruan hitz egiten da. «Azkenaldian bizitzen ari garen garai nahasi hauetan, sentimendu horiek inguratzen gaituzte, buru-osasunaren gaiak tabu izaten jarraituz», azaldu du Brigadel Loco taldeak. Gai hau erdigunean jarri nahi izan du punk-oi taldeak, gizartean jasaten diren egoerak azaleratuz eta bideokliparekin abestiaren letraren hitzak irudira egokituz.
Brigade Loco
Brigade Loco 2017an sortu eta punk-rock doinuak jorratzen dituen taldea da. Bergarako, Hernaniko eta Debako kideak dituen arren, Debagoienako herrian dute entsegu lokala. Bost pertsonek osatzen dute talde hau, Oier Aperribai baxuan, Mikel Soto eta Alex Arteaga gitarretan, Manex Egaña baterian eta Lander Aznal ahotsean. Taldeak aktiboki bost urte daramatzan arren, jendartean zeresana eman du eta kaskamotz mugimenduko talde erreferenteetako bat bihurtu da.