Osasuneraren Mundu Erakundearen (OME) gaixotasun zerrenda eguneratua ostiral honetan sartu da indarrean eta lehenengo aldiz, desordena mentalen atalean, bideojokoekiko mendekotasuna barnean dago.
OMEren hamaikagarren Gaixotasunen Nazioarteko Sailkapenak (International Statistical Classification of Diseases, ICD-11, ingelesez), osasun-profesionalek euren lana estandarizatzeko erabiltzen duten sailkapena, 1,6 milioi kasu kliniko kodetu ditu, eta zerrendaren lehen berrikuspena da 30 urtetan. Aurrekoan, jakina, ia ez zegoen bideojokorik.
Interneten edo kontsola batean jokatzeari utzi ezina eta urtebetetik gorako aldietan lagunei kasurik ez egitea edo lana uztea gaixotasun-zantzuak izan daitezke.
Bideojokoak desordena mentalen atalean sartzearekin, OMEk mendekotasun honi buruzko estatistikak hobetu nahi ditu. Izan ere, estandarizazio horren aurretik, azterketek datu oso aldakorrak eman dituzte nahasmendu horren prebalentziari buruz: populazioaren %1etik %50era bitartekoa da Asian.
Datu falta orokorrean
Robert Jakobek, zerrenda osatu duen OMEko taldeburuak, joan den urtean adierazi zuenez, Interneten edo kontsola batean jokatzeari utzi ezina eta urtebetetik gorako aldietan lagunei kasurik ez egitea edo lana uztea gaixotasun-zantzuak izan daitezke.
OMEk nahaste hori sartzeak polemika eragin zuen iaz jada. Bideojokoen industriak horren aurka egin zuen, gaixotasun mentaltzat hartzeko oinarri sendorik ez zegoela argudiatuz. Baina erakundeak 2021eko maiatzeko batzarrean onartu zuen sailkapen hori.
Adin txikiko bat erietxeratu behar izan zuten Castelló-n, bi hilabetez, eta mundu osoan 18 urte artekoetan klinikoki aztertutako lehenengo kasua izan berri da
Duela urte erdi Euskal Herritik gertu jazotako kasu batek alarma piztu zuen honen guztiaren gainean. Adin txikiko bat erietxeratu behar izan zuten Castelló-n, bi hilabetez, eta mundu osoan 18 urte artekoetan klinikoki aztertutako lehenengo kasua izan zen.
Fortnite bidejokuarekiko mendekotasuna hartua zuen adin txikiko honek, aurretik ikasketetan emaitza oso onak ateratzen ari zena.
Berri gehiago
ICD-11 izeneko zerrenda hau 90 herrialde baino gehiagoren datuekin egina da, eta aurrekoak ez bezala, digitala baino ez da, paperezko bertsiorik gabe.
Medikuntza tradizionalaren inguruan eta sexu osasunaren arloan berrikuntzak ere badakartza, OMEk jakinarazpen batean nabarmendu duenez.