LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g txerri solomotxo, gatza, piperbeltz beltza. Saltsa: 2 zukuzko laranja, limoi erdia, 2 koilarakada soja saltsa, koilarakadatxo bat azukre.
Zailtasuna 2
1. Solomotxoa 32 zatitan moztu eta gatza eta piperbeltz beltza bota.
2. Laranja eta limoiari zukua atera eta azukre eta sojarekin nahastu. Solomotxoa bertan sartu, nahastu eta 2 orduz beratzen utzi. Atera eta saltsa gorde.
3. Txitxiburduntzi bakoitzean 4 zati solomotxo jarri.
4. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 15 minutuz. Noizean behin marinada pixka batekin igurtzi.
Ziazerba entsaladarekin lagundu.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g txerri solomotxo, olioa. Saltsa: 2 zukuzko laranja, tipula bat, azenario bat, koilarakada bat ezti, 50 ml ardo zuri, gatza.
Zailtasuna 2
1. Solomotxoa 32 dadotan moztu. 2. Tipula eta azenarioa zerrenda-tan moztu eta olio pixka batekin arin erregosi. Saltsaren beste osagaiekin nahastu.
3. Solomotxoa bertan sartu, nahastu eta 2 orduz beratzen utzi. Atera eta saltsa gorde.
4. Txitxiburduntzi bakoitzean 4 zati solomotxo jarri.
5. Saltsa egosi, loditu arte, eta iragazi.
6. Plantxa batean txitxiburduntziak erre, bi aldeetatik.
Patatekin lagundu.