Amagoia Bilbao

Berdelak plantxan erremolatxarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

ARROZAREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
4 berdel, olioa, gatza. Arroza: tipula laurdena, porru laurdena, 200 g erremolatxa egosi, 200 g arroz, litro bat salda, 100 ml ardo zuri, 50 g Parmesano birrindu, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2               

1. Berdelak garbitu eta xerrak atera. Gatza bota.
2. Erremolatxa irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.
3. Txikitutako tipula eta porrua olioarekin erregosi, su eztitan.
4. Arroza gehitu eta eragin. Ardoa bota eta minutu batez egosi.
5. Salda beroarekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Erremolatxa purea gehitu, estali eta 13 minutuz egosten utzi. Noizean behin eragin. Gatza bota.
6. Gazta gehitu eta nahastu. Beste 5 minutuz egosten utzi eta noizean behin eragin.
7. Zartagin edo plantxa bat berotu eta berdela erre.
Plateretan arroza jarri eta gainean berdela. Zerrendatan frijitutako erremolatxarekin apaindu.

PUREAREKIN
Osagaiak 4 lagunentzat
4 berdel, 200 g erremolatxa egosi, 125 g Philadelpia gazta, olioa, gatza.

Zailtasuna                           1

1. Berdelak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Erremolatxa irabiagailuarekin nahasi eta gaztarekin nahastu. 75 ml olio apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz bota.
3. Plateretan pure tira batzuk eta berdela jarri.