Amagoia Bilbao

Barazki eta barrengorri kaneloiak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

Osagaiak 4 lagunentzat
12 kaneloi xafla, 150 ml tomate saltsa. Betegarria: tipula bat, 2 baratxuri ale, 2 piper berde, 300 g kuiatxo, 200 g alberjinia, 400 g barrengorri, olioa, gatza. Saltsa: 25 g gurin, 25 g irin, 500 ml esne, gatza, intxaur muskatua.

Zailtasuna                         3

1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.
2. Irakiteko puntuan dagoenean, kaneloi xaflak banaka sartu; noizean behin mugitu.
3. Hamar minutuz egosi. Atera eta ur hotzetan busti. Xukatu.
Betegarria:
1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
2. Dado txikitan moztutako piperrak, kuiatxoa eta alberjinia gehitu eta erregosi.
3. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
4. Barrengorriak zerrendatan moztu. Baratxuriekin batera jarri eta erregosi.
5. Barazkiak eta barrengorriak hurrengo saltsa pixka batekin nahastu eta hozten utzi.
Saltsa:
1. Eltze batean gurina urtu. Irina gehitu eta eragin.
2. Esnea apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Behar adina gatz eta intxaur muskatu bota. Eragin, etengabe, su eztitan hiru minutuz.
Bukatzeko:
1. Kaneloiak nahastearekin bete.
2. Azpil bat tomate saltsa pixka batekin estali. Gainean kaneloiak jarri eta saltsarekin estali.
3. Labe beroan sartu, 190ºC-an, ondo gorritu eta berotu arte.