Amagoia Bilbao

Arroza txerri belarri eta muturrekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 2 baratxuri ale, porru bat, piper berde bat, 100 ml tomate saltsa, txerri belarri bat, 400 g txerri mutur, litro bat salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Presio-eltze batean belarria eta musturrak ura eta gatzarekin 40 minutuz egosi. Xukatu eta zatitu. 400 ml salda gorde.
2. Txikitutako baratxuriak olioarekin erregosi, su eztitan.
3. Zatitutako porrua eta piperra gehitu eta erregosi.
3. Arroza gehitu eta eragin.
4. Bi salda berorekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Tomate saltsa, belarria eta muturrak gehitu. Estali eta 18 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
5. Sutatik kendu eta 3-5 minutuz pausatzen utzi.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
300 g arroz, 2 baratxuri ale, piper gorri laurdena, 100 g barrengorri, 2 tomate heldu, txerri belarri bat, 400 g txerri mutur, litro bat salda, olioa, gatza.

Zailtasuna                             2

1. Muturrak eta belarria egosi.
2. Txikitutako baratxuriak zatitutako piperra, barrengorriak eta tomateak gehitu eta erregosi.
3. Arroza gehitu eta eragin.
4. Bi salda berorekin apurka-apurka busti eta etengabe irabiatu. Belarria eta muturrak gehitu. Estali eta 18 minutuz egosten utzi. Behar adina gatz bota.
5. Sutatik kendu eta 3-5 minutuz pausatzen utzi.