Amagoia Bilbao

Kinoa eta marrubi entsaladak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g kinoa, uraza desberdinak, 200 g marrubi, tomate bat, aguakate bat, 150 g gazta fresko. Saltsa: 9 koilarakada olio, 3 koilarakada limoi zuku,  gatza.

Zailtasuna                        2              

1. Eltze batean ur ugari eta gatza berotzen jarri.
2. Beste eltze batean garbitutako kinoa olio pixka batekin arin erregosi. Ura irakiten hasten denean, kinoari gehitu eta 20 minutuz egosi. Xukatu eta hozten utzi.
3. Tomatea garbitu eta dado txikitan moztu. Urazak garbitu eta zatitu. Aguakatea zuritu eta dadotan moztu. Marrubiak garbitu eta zerrendatan moztu.
4. Gazta dadotan moztu.
5. Saltsaren osagaiak nahastu.
Plateretan uraza jarri eta gainean kinoa eta beste osagaiak. Saltsarekin ondu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g kinoa, 8 tomate cherry, 8 intxaur, 200 g marrubi, 50 g mahaspasa, 50 g Idiazabal gazta. Saltsa: 9 koilarakada olio, 2 koilarakada ozpin, koilarakada bat soja saltsa.

Zailtasuna                             2

1. Kinoa aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.
2. Intxaurrak zuritu eta txikitu.
3. Tomateak erditik moztu.
4. Marrubiak garbitu eta zerrendatan moztu.
5. Gazta birrindu.
Kinoa, beste osagaiekin eta irabiatutako saltsarekin nahastu. Plateretan jarri.