Amagoia Bilbao

Berdel bilduak saltsarekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 berdel. Pestoa: baratxuri ale bat, koilarakada bat pinazi, 2 koilarakada gazta birrindu, 50 ml olio, sorta bat albaka fresko, gatza.

Zailtasuna                       2               

1. Berdelak garbitu eta xerrak atera. Xerrak luzeran erditik moztu. Hezurrak kendu eta gatza bota.
2. Baratxuria zuritu eta mortero batean gatz eta albakarekin batera txikitu.
3. Pinaziak gehitu eta txikitu.
4. Gazta eta olioa apurka-apurka bota eta etengabe eragin. Behar adin gatz bota.
5. Berdel tira bakoitzaren gainean pestoa jarri, bildu eta txotxa batekin lotu. Azpil batean jarri.
6. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 5 minutuz edo.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 berdel, alberjinia bat. Saltsa: 2 baratxuri ale, 300 g tomate heldu, olioa, gatza, oreganoa.

Zailtasuna                           2

1. Berdela aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Alberjinia zerrenda finetan moztu eta plantxan erre.
3. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi.
4. Tomatea zuritu, haziak kendu eta txikitu. Gehitu eta arin erregosi. Gatza eta oreganoa bota.
5. Alberjinia berdelaren gainean jarri, bildu eta txotxa batekin lotu. Azpil batean jarri.
6. Gainetik tomatea jarri.
7. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 5 minutuz edo.