![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/899/763/article_main_landscape/raya.jpg)
LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
900 g arraia, tipula bat, 2 baratxuri ale, ogi xerra bat, koilarakada bat piper gozo, ardo zuria, salda, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Zerrendatan moztutako tipula eta baratxuriak olioarekin erregosi, su eztitan.
2. Ogia xerra finetan moztu. Tipula eginda dagoenean, ogia gehitu eta gorritu.
3. Piper gozoa, zurrusta bat ardo eta bi baso salda bota. Irakiten hasten denean, sutatik kendu eta irabiagailuarekin nahasi.
4. Kazola zabal batean saltsa jarri eta behar adina gatz bota. Zatitutako arraia sartu eta 3 minutuz egosi, buelta eman eta beste 3 minutuz egosi.
BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
800 g arraia, 2 patata, 2 baratxuri ale, koilarakada bat piper gozo, olioa, gatza.
Zailtasuna 2
1. Arraia zatitu, patatak zuritu eta dadotan moztu.
2. Eltze batean patatak urarekin 5 minutuz egosi.
3. Arraia sartu, gatza bota eta beste 5 minutuz egosi.
4. Zartagin batean zerrendatan moztutako baratxuriak olio zurrusta batekin erregosi, su oso eztitan. Baratxuriak gorritzen hasten direnean, piper gozoa eta baso bat arraiaren salda gehitu eta minutu batez egosi.
5. Arraia eta patatak xukatu eta azpil batean jarri. Gainetik saltsa eta txikitutako perrexila bota.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)