Amagoia Bilbao

Labean, saltsan eta plantxan egindako labanak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LABEAN
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g labana, 3 baratxuri ale, limoia, perrexila, olioa, gatza.

Zailtasuna                           1             

1. Labanak ur hotzarekin ondo garbitu.
2. Baratxuriak eta perrexila ondo txikitu. Limoiaren zukua eta 125 g olio gehitu eta nahastu. Behar adina gatz bota.
3. Azpil batean labanak jarri eta gainetik aurreko nahasketa bota.
4. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 8-10 minutuz edo.

SALTSAN
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g labana, 2 baratxuri ale, koilarakada bat irin, 400 ml salda, ardo zuria, perrexila, olioa, gatza.

Zailtasuna                             1

1. Labanak ur hotzarekin ondo garbitu.
2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi. Irina gehitu eta eragin.
3. Salda bota eta etengabe irabiatu. Labanak sartu eta 8-10 minutuz egosi. Behar adina gatz eta txikitutako perexila bota.

PLANTXAN
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g labana, limoia, olioa, gatza.

Zailtasuna                           1             

1. Labanak ur hotzarekin ondo garbitu. Gatza bota.
2. Plantxa bat olio pixka batekin berotu eta labanak erre, ireki arte.
Plateretan jarri eta limoiarekin lagundu.