Amagoia Bilbao

Tuterako kukuluak bakailao keturekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 Tuterako kukulu, 125 g bakailao ketu, tomate bat. Saltsa: arrautza bat, 200ml olio, 25 g pepinillo, 25 g kaparra, ziape pixka bat, ozpina, gatza.

Zailtasuna                        1               

1. Kukuluak garbitu eta hostoak bereizi. Hosto batzuk besteen gainean jarri.
2. Tomatea zuritu, haziak kendu eta txikitu.
3. Bakailaoa tiratan moztu.
Saltsa:
1. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
2. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu. Txikitutako pepinilloa eta kaparrarekin nahastu. Behar adina ozpin, ziape eta gatz bota.
Hostoen gainetik hurrenez hurren saltsa, tomatea eta bakailaoa jarri.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
4 Tuterako kukulu, 125 g bakailao ketu, 6 antxoa oliotan, 8 oliba beltz. Saltsa: arrautza bat, 200ml olio, 2 pikillo piper, ozpina, gatza.

Zailtasuna                             1

1. Kukuluak garbitu eta hostoak bereizi. Hosto batzuk besteen gainean jarri.
2. Antxoak eta olibak txikitu.
3. Arrautza eta ozpin tanta batzuk irabiagailuarekin nahasi.
4. Olioa apurka-apurka bota eta etengabe irabiatu eta piperrekin nahasi. Behar adina gatz bota.
Hostoen gainetik saltsa, antxoak, olibak eta bakailaoa jarri.