![GETTY IMAGES](/media/asset_publics/resources/000/917/805/article_main_landscape/pollo.jpg)
Osagaiak 4 lagunentzat
4 oilasko izter, tipula bat, azenario bat, 2 baratxuri ale, tomate bat, olioa, gatza, piperbeltz beltza. Betegarria: tipula bat, azenario bat, 250 g barrengorri, 50 g pinazi, olioa, gatza. Salda: oilaskoaren hezurrak, tipula erdia, porru laurdena.
Zailtasuna 3
Oilasko izterrak garbitu eta hezurrak kendu. Gatza eta piperbeltz beltza bota.
Betegarria:
1. Pinaziak su oso eztitan gorritu.
2. Txikitutako tipula eta azenarioa olio pixka batekin erregosi, su eztitan.
3. Barrengorriak garbitu eta txikitu. Barazkiekin batera jarri eta arin erregosi. Pinaziekin nahastu.
Salda:
1. Azpil batean hezurrak eta zatitutako barazkiak jarri. Labe beroan sartu eta gorritu arte utzi.
2. Eltze batean hezurrak eta barazkiak jarri eta urarekin estali.
3. Azpila sutan jarri eta ardo pixka bat bota. Eragin eta eltzeari bota. Ordu betez egosi eta xukatu.
Bukatzeko:
1. Betegarriarekin bete eta kordel batekin lotu.
2. Labean sartzeko azpil batean zerrendatan moztutako tipula, tomatea, baratxuriak eta azenarioa, izterrak eta salda pixka bat jarri. Labe beroan sartu, 200ºC-an, 40 minutuz. Noizean behin begiratu eta gainetik salda pixka bat bota.
3. Azpileko barazkiak eta salda irabiagailuarekin nahasi.
4. Oilaskoari kordela kendu eta xerratan moztu. Plateretan jarri eta saltsarekin estali.
Kalabazina purearekin lagundu.
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Ballena-bahamonde](/media/asset_publics/resources/001/136/878/article_thumb_horizontal/ballena-bahamonde.jpg)
Hallan el cadáver de la que podría ser la ballena más rara del mundo en Nueva Zelanda
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![0720_eh_micro](/media/asset_publics/resources/001/139/158/article_thumb_horizontal/0720_eh_micro.jpg)
Microsoft cae, desata el caos y revela la frágil dependencia tecnológica
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)