Amagoia Bilbao

Meloi krema hotza

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
600 g meloi, 200 g arto gozo, tipulina erdia, 2 pipermin ozpinetan, 50 ml olio, 3 intxaur, gatza.

Zailtasuna                        1               

1. Meloiari azala eta haziak kendu. Zatitu.
2. Tipulina zuritu eta zatitu. Piperminei haziak kendu.
3. Ontzi batean meloia, tipulina, pipermin bat eta 150 gramo arto jarri eta irabiagailuarekin nahasi.
4. Olioa eta gatza gehitu eta nahasi. Ura behar badu, gehitu. Txanotik pasatu.
5. Hozkailuan bi orduz beratzen utzi.
6. Ontzietan krema jarri eta erdira zatitutako pipermina eta txikitutako intxaurrak bota.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
500 g meloi,  yogur natural bat, baratxuri ale bat, 2 tomate heldu, 100 g pepino, olioa, gatza. 4 galeper arrautza, 4 xerra txerri iberikoaren urdaiazpikoa.

Zailtasuna                             1

1. Eltze batean ura, gatza eta ozpin pixka bat jarri. Irakiten hasten denean, arrautzak, azalarik gabe, sartu eta minutu erdiz utzi.
2. Zuritu meloia, tomateak, pepinoa eta baratxuria. Tomateei haziak kendu. Barazkiak oso hotzak egon behar dira.
3. Ontzi batean meloia, tomatea, baratxuria, yogurra eta pepinoa jarri eta irabiagailuarekin nahasi. Olio pixka bat eta gatza gehitu eta nahastu.
Ontzietan krema jarri eta arrautza eta urdaiazpikoarekin apaindu.