Amagoia Bilbao

Txerri saiheskiak garagardorekin

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

GISATUA
Osagaiak 4 lagunentzat
1,2 kilo txerri saiheski, tipula bat, 2 baratxuri ale, 3 azenario, 350 ml garagardo, olioa, gatza, erromeroa.

Zailtasuna                        2               

1. Saiheskia zatitu eta gatza bota.
2. Eltze batean olio pixka bat be-rotu eta saiheskiak gorritu, egin su bizian barruan mamitsu gera dadin. Atera eta olio gehiena kendu.
3. Zatitutako tipula, azenarioak eta baratxuriak gehitu eta bi minutuz erregosi.
4. Saiheskia eta erromero pixka bat sartu eta gargardoarekin busti, eltzea estali eta 40 minutuz egosten utzi.
5. Saiheskiak atera eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi.
6. Saiheskiak saltsa horrekin berotu.

LABEAN
Osagaiak 4 lagunentzat
1,2 kilo txerri saiheski, 2 tipula, 2 baratxuri ale, sagar bat, 300 ml garagardo, olioa, gatza, ezkaia.

Zailtasuna                             2

1. Saiheskia osorik utzi eta ezkaia eta gatza bota.
2. Moztutako tipulak, sagarra eta baratxuriak olio pixka batekin 3 minutuz arin erregosi.
3. Azpil batean barazkiak eta saiheskia jarri. Garagardoarekin busti.
4. Labe beroan sartu, 190ºC gradutan, 30 minutuz edo.
5. Buelta eman, eta ur pixka bat behar badu bota. Beste 20 minutuz erre.
6. Saiheskiak atera eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi.