Amagoia Bilbao

Espelta irinarekin egindako gailetak

GETTY IMAGES
GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
30 g olo maluta, 125 g espelta irin, 30 g mahaspasa, 30 g fruitu lehor, 50 g olio, 40 g arbendol edari, 40 g ezti, koiarakadatxo erdi bikarbonato.

Zailtasuna                            1

1. Oloa, irina, txikitutako fruitu lehorrak, mahaspasak eta bikarbonatoa nahastu.
2. Eztia, olioa eta arbendol edaria irabiatu.
3. Aurreko bi nahasketak ondo nahastu.
4.  Azpil batean paper bat jarri.
5. Koilara batekin lagunduta nahasketaren multxoak jarri eta pixka bat zapaldu.
6. Labe beroan sartu, 180º gradutan, 15-20 minutuz.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
50 g olo maluta, 140 g espelta irin, 125 g gurin, 75 g panela, arrautza handi bat, 70 g txokolate, gatz pixka bat.

Zailtasuna                               1

1. Zatitutako gurina eta panela irabiatu, igo arte.
2. Irabiatutako arrautza gehitu eta apurka-apurka nahastu.
3. Irina, gatza eta txikitutako txokolatea gehitu eta nahastu. Pausatzen utzi.
4. Azpil batean paper bat jarri.
5. Koilara batekin lagunduta nahasketaren multxoak jarri eta pixka bat zapaldu. Gaileten artean tarte bat mantendu.
6. Labe beroan sartu, 180ºC gradutan, 12-15 minutuz.
Bi errezetak txokolatezko irabiaturekin lagundu.